3. mintegirako lana: sekuentzia didaktikoa
Praktikak egiten hari naizen ikastola honetan, orain arte eta beti esan dudan bezala, ikaskuntza testu liburuetara murrizten zen eta hura lehenbailehen bukatzea zen irakaslearen helburu nagusia. Egunak aurrera egin ahala, gauzak aldatzen joan dira.
Irakaslearekin behin baino gehiagotan hitz egiteko aukera izan dut eta berak galdetzen zidan ea gelako saioak nik uste bezalakoak ziren. Nik erantzun nion HUHEZI-n bultzatzen duguna eskola eraikitzailea dela eta horretarako testu-liburuak ez direla zehatz-mehatz jarraitu behar. Irakasleak nire jarrera ulertzeko arazorik ez zuen izan baina irakasle bakarrarekin beste motatako ariketak aurrera eramatea zaila dela ere esan zidan. Bion artean ados jarri ginen eta testu liburuekin lotutako ariketak beste era batera antolatu genituen, jarraian azalduko dudana.
Sekuentzia didaktikoarekin hasteko, Ikasleei esan genien Txanela proiektuko denboraren makina, hau da gaiez aldatzeko erabiltzen duten aitzakia, matxuratu egin zela eta hau konpontzeko mekanikariarengana joan behar ginela.
Ideia hori erabili genuen, ikastolan aurten lanbide ezberdinetaz mozorrotu garelako, era batean lanbide mota ezberdinak ezagutzeko eta inauteri ezberdinak ezagutzeko.
Arloak:
- Matematika (ibaizabal liburua jarraitzen dute, eta ez du loturarik besteekin)
- Gaztelania (fitxa asko egiten dituzte ortografiarekin lotuta)
- Musika (abestiak abestu eta ipuin ezberdinak kontatu musikarekin)
- Ingelesa (Hocus & Lotus proiektua)
- Soinketa (talde dinamikako jolas ezberdinen ondoren, inauterietako dantzak praktikatzen genituen)
- Inauteri-lanbideen gaia
- Informatika (birziklapenaren inguruan SASIETAk sortutako joko batekin jolasten zuten, edo informazioa bilatu ondoren horrekin lan egiteko)
- Plastika (materialak berrerabili dituzte eskulanak egiteko, bakoitza bere kasa imajinazioa sustatuz)
Beraz esan dezakegu, arloen artean ez dagoela erlazio handirik eta ez dagoela diziplinartekotasunik. Soilik, informatikarekin eta plastikarekin.
Landutako edukiak hauek izan dira:
- Neguko festak
- Inauteriak
- Lanbideak
- Lanbideek eskaintzen diguten produktu eta zerbitzu ezberdinak
- Produktuen ekoizpen prozesua
- Produktuen azterketa
- Produktuen erabilpenaren ostean sortutako hondakinak
- Hondakinak birziklatu
- Euskarari dagokionez: hitz potoloagoen erabilpena (produktu, birziklapen, zikliko, fabrika…
Zehar lerroak:
- giza eskubideak
- harremanak
- bake hezkuntza
- ingurumena
- Euskal Dimentsioa sustatu: Euskal kulturaren berri eman, inauteri ezberdinak ezagutuz
Helburuak:
- Edukiak funtzionalak izatea
- Entretenigarriagoa izatea, hau izan baita batik bat aldaketaren beharra
- Metodologia berritzea
- Autonomia
- Talde lana bultzatu
- Erabateko parte hartzea
Jarduerak:
- Bisitetarako galdeketak prestatu
- Binaka euskal inauterietako pertsonai bat aukeratu ondoren (Mielotxin, Ziripot, Zaldiko…) informazioa bilatu eta definioak prestatu. Ondoren erakusketa txiki bat egiteko.
- Gustuko lanbidea aukeratu eta presentazioa bideoz grabatu.
- Produktuak ekarri eta azterketa fitxak bete.
- Artelan bat egin materiala berrerabiliz.
Estrategia metodologikoak:
- loturak egitea inguruarekin. Esaterako, Legazpiko dantza talde bat urtero inauterietako igandean euskal inauterietako gai batez mozorrotzen dira. Ikasle asko dantzara doaz edo besteak ikustera joaten dira, beraz interesa sortzen zaie.
- Aurrezagutzetatik abiatu.
- Bisitak egin eta gelara bisitak ekarri. Gu suhiltzailez mozorrotu behar ginenez suhiltzaile bat etorri zen gelara eta ondoko gelakoak lorazainez mozorrotu behar direnez lore dendara egin genuen bisita.
- Abestiak eta dantzak sartu.
Ikasleen antolaketa eta taldekatzeak:
- “U” itxurako antolamenduan daude eserita, arbelari eta irakasleari begira. Hala ere, irakaslea oso gutxitan egoten da mahaian eserita. Oso esanguratsua eta baliagarria iruditzen zait irakaslea ikasleen artean murgiltzea, hau da, irakasle eta ikasleen arteko erlazio bertikala saihesten duelako.
- Lan gehienak taldean egiten dituzte, batik bat binaka. Taldeak edo bikoteak sarritan aldatzen du irakasleak. Aldaketa hauek, zozketaren eskuetan utzi beharrean, irakasleak bere modura egiten ditu. Gelako aniztasuna kontutan hartzen du taldeak egiterako orduan: motelena azkarrago doan batekin jartzen du (beraien artean elkarrekintza sustatzeko), berritsuenak inoiz ez ditu batera jartzen, alperrak beti batera egoten dira (behintzat horrela zerbait egiten dutela ziurtatzen da)…
Denboralizazioa:
- Ordutegi bat izan arren, ez ditu saioen ordena zehatz-mehatz jarraitzen. Tinko mantentzen diren saio bakarrak musika, ingles, soinketa eta jolas-ordua dira.
- Ikasleen interesen, jarrera, egoera emozionalak eta abarren arabera modu bateko edo besteko ariketak planteatzen ditu. Gehienez, saioak 45 minutukoak izaten dira.
Espazioa:
- Saioak gehienetan gelan bertan egiten dira, soinketa, musika, informatika, ingles eta igeriketa izan ezik.
Material eta baliabide kurrikularrak:
- Irakurketa txokoan, mota guztietako liburuak aurki daitezke ( handiz edo txikiz idatzita, asmakizunak, aniztasunaren araberako liburu “bereziak”…)
- Jolasen txokoan material ugari eta funtzionalak topa ditzakegu, denak taldeka jolastekoak direlarik.
- Teknologia berriei erabat zabalik ditu ateak. Informatika gela, fotokopiadora gela, fax eta telefonoa, bide-gela, teknologia gela eta abarrez gain, ikasgela bakoitzak ordenagailu bat edo gehiagorekin lanean dihardu; baita kainoia eta honen imajinak ahalik eta hoberen ikusteko pantaila.
- Musika gelan musika tresna ezberdinak batez ere perkusiozkoak.
- Soinketarako material ugari, edozein kirol praktikatzeko materiala (beisbol, hockey, indiakak, era guztietako baloia, zestan jolasteko… )
Ebaluazioa:
- Prozesuaren jarraipena ematen da ikasle hauen ebaluaketan. Ibilbidearen eta lehen aipatutako helburuen balorazioa egiten da “gaizki egiten dutena” “hobetzeko lanetan” bihurtuz.
- Egindako gauza guztiak eguneroko batean idazten du irakasleak. Baita, norbait beste norbaitekin haserretu bada ere. Egin gabe gelditu diren ariketak apuntatzen ditu beste batean. Azkenik, jarrerak eta zailtasunak beste batean.
- Ondoren asterokoak idazten ditu pertsona bakoitzeko.
- Arazorik ez badago edo zerbait espeziala gertatzen ez bada, gurasoekin hiru hilabetera biltzen da eta pertsonalki nola joan diren gauzak kontatzen dizkie.
- Hala ere, lotura zuzena du guraso guztiekin eta egunero, kalera irteten da gurasoekin pixka bat hitz egitera.
Irakaslea banintz…
- Arloen arteko erlazio handiagoa sustatuko nuke.
- Matematikan buruketak beste modu batera planteatu nituzke, lantzen hari garen gaiarekin lotutakoa proposatu.
- Gaztelanian ortografia ere landuko nuke, baina beste gai honekin lotutako hitzak eta istorioak erabiliz.
Bestalde, irakasleak nirekin izan duen jarrera bikaina deritzot. Bere ikasgaietan pila bat parte hartzen utzi dit, aldaketak egiten, klaseak tarteka ematen, egunerokoa bion artean planteatu dugu… Oso ondo konpondu gara eta asko ikasi dut berarekin.

