2. mintegirako lana: elkarrekintza eta harremanak

Praktikak egiten hari naizen 2. mailako gela honetan, orokorrean, ematen diren elkarrekintzak egokiak dira.
Hasteko ikasleen artean, denak orokorrean oso ondo konpontzen dira. Tira bira batzuk izaten dituzte noizbehinka jolasetan agian, baina bestela, lan orduan batez ere oso ondo funtzionatzen dute. Talde lan asko egiten dituzte, batez ere binaka eta ez dute preferentziarik izaten inorekin izateko, salbuespenak salbuespen. Aurrekoan aipatu nuen bezala, talde honetan ikasle berezi bat dago (Magda), honekin batzuetan arazoak izaten dituzte. Hau batzuetan asko aztoratzen baita eta besteei jo egiten die.Bestela, Magda asko errespetatzen dute, badakite ez duela beraien maila berdina eta horregatik gauza batzuk ere onartu egin behar zaizkiola eta batez ere lagundu.
Beste datu bat aipatzekoa, hiru ikasle (Xabi, Andoni eta Erik) elkartzen direnean ez dute lanik egiten, buila asko egiten dute eta irakasleari kasu gutxi egin. Horregatik, irakaslea saiatzen da hauek ez daitezen egon batera lana egiteko orduan, eta jolas orduan esaterako pixka bat gainean egon ez dezaten inor baztertu.

Irakasleari bestalde, ikasle guztiek errespetu handia diote. Irakasleak esandakoa ondo betetzen dute eta aurreko batean aipatu nuen bezala, ikasleek asko maite dute.

Ikasleen eta nire arteko erlazioa ezberdina da. Herak ez naute irakasle bezala ikusten, esaterako egun batean ikasle batek esan zion tutoreari “ Andereño Nerea, bueno andereño ez laguntzaile…” Horrez gain ere, soinketa saioetan ere nik beraiekin jolastea nahi dute edo ez dute ulertzen zergatik nik ez ditudan ariketak egiten. Irakaslea pentsatzeko era hori saihesten saiatzen da, irakasleak esaten die ni irakasle izateko ikasten hari naizela eta momentu honetan irakasle lanak egin behar ditudala, beraz errespetu berdina izan behar didatela. Hori ere beste kontu bat da, ez nautenez irakasle bezala ikusten ez didate kasu askorik egiten, baina hori pixkanaka ere ekiditen hari gara. Denbora aurrera doan heinean errespetu gehiago didate eta askoz ere distanteago daude nirekin. Lehen edozein tokitara joaterakoan niri eskua emateko borrokatu egiten ziren, orain ordea ez; baina nik emandako aginduak bete egiten dituzte.

Gure gelan, irakasleak du iniziatiba handiena berak antolatzen ditu klaseak eta berak ematen ditu ideia berriak. Baina hala ere, ikasle guztiek parte har dezaten saiatzen gara. Ikasgela guztietan bezala badira hiruzpa lau gehiago parte hartzen dutenak, aipatu beharra dago azken hauek iniziatiba asko dutela eta irakasleak hauen ideiak eginarazten ere saiatzen dela. Atzean geratzen diren horiei berriz, irakasleak motibatu egiten ditu parte hartzeko.
Nire partaidetza gehitzeko, geroz eta handiagoa da, poliki-poliki klase gehiago ematen ditut nik bakarrik. Gainera, agian irakasleak norbaitengana badoa zerbait azaltzera edo gelatik kanpo irten behar badu, nik jarraitzen dut klasearekin. Horrez gain, aurreko batean 1. mailan ordezko egon nintzen.

Gatazken inguruan aipatzekoa da oso ezberdinak direla. Hasteko, ohikoena isiltasun falta da, nahiz eta irakasleak mila aldiz esan isiltzeko beti norbait hitz egiten hasten da. Orduan horri aurre egiteko irakaslea, isilik geratzen da hitz egiten hari den horri begira, orduan ikasleek pertsona horri isiltzeko eskatzen diote eta lanarekin jarraitzen dute. Honekin oso lotuta dagoen bat, izan liteke ikasleak aztoratuta daudenean eta builaka edo zutitzen hasten direnean, momentu horretan irakasleak esaten du berak bakarrik lan egingo duela adi dauden ikasle horiekin. Kasuan, bat bakarrik izaten bada eta besteei lana egiten uzten ez badie, pentsatzeko txokora joateko eskatzen die. Han folio batea idazten dute zer egin duten gaizki eta nola hobetu beharko luketen, konpromiso bat idatziz eta ondoren sinatuz. Errepikatzen bada, irakasleak orria erakusten die.

Beste bat izan liteke, jolas orduan zerbaitegatik haserretu egin direla ikaskide batekin. Momentu horretan, norberak berak zer egin duen kontatzen du bakarrik besteena esan gabe. Ondoren, irakasleak lekukoei entzun ondoren berak nola izan dela uste duena kontatzen du eta bestei gauzak gehitzeko aukera ematen die. Honen ondoren, barkamena eskatzen dute elkar eta ez dela errepikatzeko asmotan, ikaslea triste bezala jartzen da beraien aurrean esanez hori ez zaiola batere gustatu.

Ikusten dudanez, ematen diren esku hartzeak ez doaz okerreko bidetik, iruditzen zait esanguratsua dela beraientzat. Gainera, momentuz ez da inor gelatik kanpo irten edo klase amaieran inor geratu.

Nire ustez, irakasleak erabiltzen dituen estrategiak elkarrekintzan eta harremanetan egokiak dira. Ideia batzuk eman dizkit horrelakoetan nola jokatzeko. Gainera, ikasleen gurasoekin lotura estua duenez, asko hitz egiten die harremanen inguruan; edozertarako ere psikologo bat dute ikastolan, kasuan kasu norbait baztertzen badute edo.

Advertisement

~ por nereauria en febrero 4, 2009.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.