1. mintegiarako lana: ikaste-irakaste prozesua IHPan

Ikastetxearen ezaugarriak:

Nik aukeratu dudan eskola praktikak egiteko, Haztegi Ikastola, Legazpin dago kokatuta. Herri hau, Urola garaian dago, zehazki Zumarraga eta Oñatiren artean eta gaur egun, 9000 biztanle inguru ditu. Bertan dauden industria handiengatik oso garrantzitsua izan zen garai batean, eta horren eraginez, Extremadura eta Galiziatik jende asko etorri zen bertara lanera.
Herrian ematen diren dinamikak positiboak eta onak izaten direla esan behar da, ondorioz kultur maila eta integrazio maila nahiko ona dela esan genezake. Ospakizun eta ekimenetan parte hartzea nahiko zabala da eta herriak bizirik mantentzeko guraso elkartearekin batera hainbat jaialdi aurrera eramaten dira: danborrada, inauteriak, euskararen eguna, gabonetako ospakizunak…
Hezkuntzaren arloan zentratuz, esan dezakegu bi ikastetxe daudela; publikoa dena Domingo de Agirre eta pribatua dena, Haztegi Ikastola.

Haztegin aukeran dagoen eredu bakarra D eredua da, beraz, eskola publikoan ez bezala, Haztegi Ikastolan euskaraz eskaintzen dira saio guztiak, gaztelerako saioa izan ezik eta ingelerakoa. Honen bidez, hain egoera larrian dagoen euskara bultzatu nahi da.
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ikasi daiteke bertan. Bi eraikinetan dago banatuta Haztegi, bat Haur Hezkuntzarako eta bestea 1. mailatik batxilergorarte.
Horrez gain, gure ikastetxea nolakoa den ikusteko, kontuan izan behar dira bere nortasun ezaugarriak, hauek direlarik:
Hizkuntza eta kultura
Haztegi Ikastola Euskal Herrian txertatuta dago eta ikastola izaera duelako, gainontzeko herrialde eta herrietako kulturei zabalik egonik, euskara eta euskal kultura bultzatzen ditu.
Euskara izango da irakasle, beste langile eta ikasleen arteko harremanak bideratzeko erabiltzen den hizkuntza bakarra. Gurasoekin ematen diren harremanetan euskarak lehentasuna du.
Ikuspegi honetatik, Haztegi ikastolak ikasleriaren eleaniztasunaren alde apustua egiten du. Bertan Haur Hezkuntzatik hasten dira ingelera ikasten, gaztelera berriz Lehen Hezkuntzako 1.mailatik, Frantsesa ikasteko aukera dute azkenik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailan.

Aniztasuna ideologikoa
Ikastola erakunde pluralista da eta guztion elkarbizitza hobeago baterako, bere inguruan finkaturik dauden ideia politiko, fisiologiko eta erlijioso desberdinekiko errespetu osoa indartuko du.
Politika eta gizarte ardurari dagokionez, guraso, langile eta ikasleek dituzten aukerak errespetatuko dira.
Ikastolak, politika, ekintza kultural gisa adieraziko du eta ez du inoiz proselitismoa suposa dezakeen jarrerarik onartu eta mantenduko.
Erlijioa gauzatzeari dagokionez, guraso, langile eta ikasleen sineskera errespetatuko da. Ikastolak erlijioa kulturazko jarduera gisa adieraziko du eta doktrinamendu arloa, eskolak ekintzetatik kanpo bideratu behar duela ulertzen du.
Gestio era
Ikastolako partaideak: gurasoek, irakasleek, ikasleek eta gainontzeko langileek, denek parte hartu behar dute ikastolaren gestioan eta aktiboki lagundu berorren funtzionamenduan.
Gaur egun, Haztegi Ikastola kooperatiba da eta hori dela eta, guraso batzuk bazkide dira. Kurtso hasieran batzar bat egiten da, eta bertan zortzi guraso aukeratzen dira bazkide horietatik. Horrela, zortzi guraso horiek, irakasle kolaboratzaileak (momentu honetan 4) eta zuzendariak bilerak izaten dituzte, ez bada kasu puntualen bat gertatzen, hilabetean behin. Bilera hauetan gauza ezberdinak erabakitzen dira, eta ondoren gainontzekoei zabaltzen zaie ohar edo bileren bidez.
Bestalde, mailako ordezkariak daude, hauek noizean behin ere, beste era bateko bilerak izaten dituzte gauza ezberdinak erabakitzeko: Euskaraz Bizi, Agenda 21, batzorde pedagogiko, jai batzorde eta abarrekin lotuta.
Metodologia
Ikastolak, ikasleek dituzten gaitasun guztien garapen harmonikoaren bitartez, hezkuntza integrala bilatuko du, gizarteak eskatzen dituen erantzukizunak era baikor eta arduratsuan bete ditzaten.
Haurtzaroko heldu gabezia eta mendekotasunetik abiatuz, gaztaroko heldutasun eta autonomiarantz bideratzeko, ikasleek erabakiak hartzeko ahalmena eta erabaki horien erantzule izateko jarrerak bultzatu dira, oinarri metodologiko hauek kontuan izanik:
- Irakaskuntza ikasleak dituen aurrezagutzetatik abiatuz antolatuko da, honek era esanguratsuan eraiki dezan bere kono-zimendua.
- Ikaslea bera ikasbidearen protagonista aktibotzat hartzen da. Duen ahalmenaren arabera, ikasleak ekintza antolatu eta aurrera eramaten lagunduko du.
- Ikaslea izaki soziala denez, horretara lagunduko duen irakaskuntza bultzatuko da, edozein pertsona integratuz eta onartuz. Ikasleen arteko elkarreraginak duen garrantzia kontuan harturik, egitura kooperatibo batetan antolatuko dira ikaskuntzaren ekintzak. Behar diren bitartekoak jarriko dira sexu, gaitasun, arraza, erlijio, elbarritasun eta barreko ezberdintasunak diskriminazioaren iturri izan ez daitezen.
- Irakaskuntzaren helburua ez da diziplina edo arloa bera izango, errealitatea ezagutu eta bizitzarako prestatzeko baliagarria izango zaigun tresna baizik; horrek, irakasleak helburuetan dituen trebetasunak eta ahalmenak lantzeko bidea emango du, ikasleak hauek bere bizitzan txertatu eta erabiltzeko gai izan daitezen.
Ikastolak zatigaitzat hartzen du eduki kontzeptual, prozedurazko eta jarrerazko irakaskuntza.
Berrikuntza pedagogikoa
Haztegi Ikastolako irakasleen taldean berrikuntza, esperimentazioa eta ikerketa giroa indartuko dira, irakaskuntzaren prozesu guztiak etengabeko hobekuntza bidean egon daitezen.
Gaur egun, proiektu ezberdinetan dihardute, esaterako: formakuntza ikastaroak, mintegiak, berritze guneak… Gehienak federazioak antolatuta.
Kanpo proiekzioa
Ikastolaren izaera eta orientabideak berau kokatuta dagoen gizartean islatzea zainduko da. Hau gauzatu dadin, Haztegi Ikastola inguruko erakunde eta elkarteekin lan egiteko prest agertzen da.
Hasteko, herri mailan: udal foroan parte hartzen du, erreka eta zuhaitz egunean, Agenda 21ekin…
Legazpiko beste ikastetxe publikoarekin harreman zuzena dute jaialdiak prestatzeko garaian, danborrada, inauteriak, Santa Ageda, San Nikolas, gabonetan… gehi beste ekintza puntual asko.
Bestalde, Ertzaintzakoak etortzen dira herrian nola ibili behar dugun irakastera, sasietakoak, Alcolicos Anonimosetik ere, sexualitatearen inguruan Irusta taldea, Legazpiko Gazte txokokoak, Emakundetik…
Ebaluaketa
Ebaluaketa esaten dugunean prozesu hezgarria dugu kontutan; bertan informazioa bildu, datuak aztertu, erizpenak egin eta gomendioak ematen dira gure hezkuntza proiektu guztien bilakaerari buruzko erabakiak hartu ahal izan ditzagun.

Gelako ezaugarriak:
Hasteko gela handia da eta oso ondo egokituta dago.
Sartu eta parera, mahaiak daude U forman bakoitza bere aulkiarekin, eta aurrerago irakaslearen mahaia; honen atzean leihoak parkeari begira.
Eskuinetara arbela dago, bertan beti data idatzita egoten da. Arbelaren gainean erloju bat dago. Honen eskuinetara irakaslearen armairua eta ezkerretara aterkiak uzteko tokia.
Ezkerrean, txokoak ezberdinak daude. Pentsatzeko txokoa batetik, portaera desegokia izaten badute irakasleak, era egokian, egin duenaren inguruan pentsatzera joateko eskatzen dio. Han mahai bat dago ispilu batekin eta denboratxo bat egoten da ikaslea horri batean idazten zer egin duen gaizki eta zein den hartuko duen konpromezua hori hobetzeko.
Bestalde, ondoan armairu bat dago jostailuekin; baloia, soka saltoa, legoak, puzzleak…
Honen jarraian, txoko zuria dago, Txanela proiektuarekin lotuta dago hau. Latzen hari diren gaiarekin lotutako gauzak ekartzen dituzte etxetik eta han uzten dute (bideoak, liburuak, jostailuak…) eta argazkiren bat ekartzen badute justu gainean dagoen kortxoan itsasten dituzte denek ikusteko.
Goiko kortxo honetan, zenbakiak idatziz jarrita daude. Baita zailtasunak duten hitzekin egindako marrazki batzuk; esaterako, trena, grapagailua, bizikleta, kromoa, klariona…
Bukatzeko, atea aurkitzen den paretan, pertxeroa eta liburutegi txikia aurkitzen da.
Ikasleen ezaugarriak:
Nire gelan hemeretzi ikasle ditut 7-8 urtekoak eta gailentzekoa da, daramakidan aste honetan behin bakarrik etorri direla denak. Barizela edo sukarra bezalako gaixotasunak baitaude, eta horrez gain irakaslearen esanetan asko igeriketa dutela jakitean gaixotu egiten dira.. Neska mutilak oso zoragarriak dira eta lehenengo egunetik oso ondo moldatu dira nirekin. Gainera batzuk hasi dira esaten ea zergatik ez naizen etortzen arratsaldeetan, andereño deitzen edo marrazkiak egiten.
Esan beharra dago, gelan badaudela laguntza berezia behar duten bi ikasle. Batetik Magda, oraindik ez diote aurkitu zein izan daitekeen bere atzerapenaren arrazoia. Honek egokitzapena dauka, 9 urterekin (5 urte zituela errepikatu egin zuen) Haur Hezkuntzako helburuak ditu. Egunean ordutxo bat hezitzaile bereziarekin joaten da ariketa ezberdinak egitera. Bestalde, Iosuk, laguntza berezia behar du hizkuntzekin orokorrean eta matematiketan, honi laguntzeko irakasle bat sartzen da astean 3 ordu. Orain ni nagoela gutxiago etortzen da.
Bestalde, bi ikasle etorkin daude gelan. Lehen aipatutakoa, Magda, Poloniatik etorria bere familiarekin; hori dela eta arazoak ditu ere euskararekin. Bishal berriz, Nepaletik etorri zen, Legazpiar batzuk adoptaturik duela urte eta erdi. Honek ez dauka arazorik, alderantziz, oso azkarra da eta beste asko baina hobe egiten du euskaraz.
Horrez gain, oso maila ezberdina dago beraien artean. Aniztasun handia dago gelan. Batzuk fitxa bat 10 minututan bukatzen duten bitartean, beste batzuk ordu osoa behar dute.
Azkenik, ikasleekin bukatzeko, esan beharra dago denak oso ondo konpontzen direla klasean eta ez dela inor baztertzen. Esan nezake guztiz kontrakoa gertatzen dela, zeren nahiz eta ikasle etorkinak egon edo ez gaitasun batzuk dutenak, umeek trataera normala ematen die.
Irakasleen ezaugarriak:
Nire gelako tutorea Arantxa da,eta praktikak hasi nintzen lehenengo egunetik bere jarrera oso ona eta egokia dela iruditu zait. Azpimarratu beharra dago, denak aniztasunez, errespetuz eta maitasunez hartzen dituela eta beraien beharrei erantzuten saiatzen dela. Horretarako bakoitzari behar duen denbora ematen die ariketak edo lanak egiterakoan. Nirekin duen jarrera ere oso ona da eta beti dago gauzak esplikatzen eta laguntzen lasaitasunez.
Baina gauza oso garrantzitsu bat eta aipatu beharrekoa da; gehien arduratzen diona, ariketa guztiak egiteko denbora ematea da. Irakasle liburua goitik behera errespetatzen saiatzen da, bertako ariketa guztiak eginez.
Lehen aipatu bezala, oso maila ezberdinak daude gela honetan, orduan normala denez batzuk oso azkar egiten dituzte proposatutako ariketak eta beste batzuk askoz ere denbora gehiago behar dute lehenengo ariketarekin amaitzeko. Orduan irakasleak, ostiral arratsaldeak bukatu gabeko ariketa horiek bukatzeko denbora uzten du, eta lanak bukatuta dituena lasai asko parkera irten dezake.
Ikasle bat gaizki portatzen bada, normalean pentsatzeko txokora joaten da baina beste batzuetan zigortuta geratzen da arratsaldeko klaseak amaitu ondoren.
Bestalde ikasleen gurasoekin oso tratu zuzena du, bai goizean eta bai arratsaldean parkera ateratzen da ikasleekin gurasoei gauzaren bat komentatzeko. Agian, borroka bat egon bada, karpeta ahaztu bazaio norbaiti, mina hartu badu…
Ikasle bereziei ere tratu normala ematen die, ez sentitzeko baztertuta baina era berean behar duten laguntza osoa eskainiz. Irakaslea gelara etortzen da, eta ez da nire garaian bezala beste gela batera joaten, ez bada kasu berezietan (adibidez oso aztoratuta badago eta ondokoari eragozten badio). Irakaslea asko saiatzen da bestalde, ikasle bereziak egin behar duen lana besteenarekin oso lotuta egoten.
Inoiz ez die ikasleei ahotsa altxatzen eta hauek asko maite dute andereño Arantxa.
Ikaste-irakaste prozesua:
Gelako dinamikan ageri den ikaste-irakaste prozesua oso errepikakorra eta errutinarra da.
Lehenengo, goizero bezala, megafoniatik erlaxatzeko sintonia jartzen dute (9:05, gelara iritsi eta gauza guztiak bere tokian utzita dutela). Lasaitasunezko minutu hauetan, begiak itxita eta ondo eserita daudela, paradisuko toki bat imajinatzen dute. Honen ondoren, data arbelean idazten dute eta gero “Txiste, iragarkizun eta jolas kantak” liburuko orrialde bat irakurtzen dute. Honen ondoren dagokion klasearekin jarraitzen dute. Nahiz eta klase ezberdinak izan (gaztelania, ingelera, txanela edo matematika) normalean fitxak egiten dituzte. Orduan, ikasleak ez daude motibatuta, eta egunen batean irakasleak bideo bat edo ikusteko esaten badie asko pozten dira.
Hala ere, IHPko konpromezuak nahiko ondo betetzen dituzte. Ariketak aurrezagutzetatik abiatzen dira, ikasitakoa baliagarria da eta errealitatean kokatua; esaterako oraingo gaia unibertsoarekin lotuta dago eta datorrena lanbideen eta inauterien ingurukoa da. Gainera, denek elkar errespetatzen dute eta berdintasuna bultzatzen dute egindako ariketak; bistakotik hasita marrazkiz josita dauden liburu eta fitxa hauetan elbarrituak, etorkinak, neska edo mutilak maila berean ikus ditzakegu. Talde lana asko bultzatzen du irakasleak horrez gain.

Nola jokatuko nuke irakaslea izango banintz?:
Lehenik eta behin, ni irakaslea banintz ikasleak gehiago motibatuak izaten saiatuko nintzen. Gaiarekin lotuta noski baietz gauza praktiko gehiago. Laborategian gauzak eginez, ordu bete oso mahaian geldirik ez egoten, kalera ateratzen, bideoak ikusten, abestiak entzuten, ordenagailurako programa ezberdinak erabiliz…
Bestalde, zuzenketak beste modu batera egingo nituzke. Irakasleak, akatsak boligrafo gorriz zuzentzen ditu; nik ordea, borratu egingo nuke gaizki dagoena eta berriz egiteko eskatu. Honelako zuzenketetatik larriena, irakasleak azalpenak ez dizkiela ematen da. Nik berriz, azalpenak emango nizkien, eta horrela ziurtatu ondo ulertu dutela.
Zer aldatuko nuke?:
Egia esateko gelaren antolaketa, irakaslearen mahaia arbelaren aurrean kokatuko nuke, eta ez lehen esan dudan bezala leihoaren aurrean; zeren eta bestela irakasleari begiratzen hari diren bitartean parkean zer gertatzen hari den ikusten daude, aditasun faltaren adierazle nagusitako bat.
Horrez gain, metodologia eraikitzaileago bat. Nahiz eta mailako liburuak izan hauei beste erabilpen bat eman, txanela proiektuarekin ikaskuntza ere eraikitzailea izan badaiteke eta. Esaterako, ez nuke irakasle liburuan dioena puntu eta koma guztiekin errespetatuko, bideoak, bidaiaren bat (nahiz eta ondoko parkera izan), gela aldaketak, esperimentuak… lehen aipatu bezala, jarrera positiboago bat sortzeko ikasleengan.

Advertisement

~ por nereauria en enero 22, 2009.

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

 
Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.